Etxalarko Besta Batzordea sortzeko bilera ortzegunean

Ttipi-Ttapa

Abuztuan ospatuko diren bestak antolatzeko besta batzordea sortzeko bilera ortzegunean. 

Etxalarko besta batzordea sortzeko bilera irekira deitu dituzte Etxalarko herritarrak. Ortzegun honetan, azaroaren 5a, 19:00etan, Pello Apezetxea Kultur etxean eginen da besta batzordea sortzeko bilera. Parte hartu nahi duten, baina bilerara bertaratu ezin diren herritarrak, kulturabatzordea@etxalar.eus helbidera idazteko aukera dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun