Labiaga Ikastolak neguko arropen eta manten bilketa azaroaren 25era bitarte

Ttipi-Ttapa

Irungo Harrera Sarearekin bat egin du Labiaga Ikastolak.

Irungo Harrera sareak urtero egiten duen egitasmoarekin bat egin du Labiaga Ikastolak eta, hartara, neguko arropak, oinetakoak (42-46 neurrikoak) eta mantak bilduko ditu Eztegarako eta Altzateko eraikinetan azaroaren 25era bitarte. Edonoren laguntza eta ekarpena «baliagarria eta eskertua» izanen dela adierazi dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun