[ARGAZKIAK] Bote luze erakustaldi ederra eman dute Berako eta Etxalarko emakumeek Iruñean

Ttipi-Ttapa

Euskal Herriko bote luzeko gizonezkoen txapelketako finala jokatu zuten larunbat goizean Iruñeko Antoniutti Parkean. Bizkaiko eta Gipuzkoako gizasemeak izan ziren aurrez aurre. Ondotik, Berako eta Etxalarko emakumeek ere erakustaldia eman zuten. Emakumeen txapelketa ofizialik ez da jokatzen, baina Mendialdeko I. Bote Luze txapelketako finalista izan ziren Etxalar txapelduna eta Bera txapeldunordea eta berriz ere aurrez aurre izan ziren hiriburuko erakustaldian. Argazkiak: Iñaki Porto

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun