Maider Iantzi kazetariak gidatutako ekitaldian, Fernando Mikelarena historialariak hartu zuen hitza, baita Aitor Elexpuru Berako alkateak ere. Herritarrek lore eskaintza egin zuten Argaitzeko harrobi ondoan paratua dauden oroitarrian eta panelean.
Argaitzeko harrobian 1936eko udazkenean fusilatutako 130 lagunak omendu zituzten igandean Beran. Fernando Mikelarena historialariak aipatu zuenez, «Berako harrobian Donostiako Ondarretako espetxetik ekarritako 130 pertsona hil zituzten, errepublikazaleak, ezkertiarrak eta abertzaleak. Badakigu Berako harrobian gutxienez hilketak izan zirela irailaren 13an, irailaren 14an, irailaren 22an, irailaren 27an, urriaren 3an, urriaren 13an, urriaren 15ean, azaroaren 15ean eta azaroaren 17an. Bertze data batzuk ere izanen dira».
Maider Iantzi kazetariak gidatutako ekitaldian, Fernando Mikelarena historialariak hartu zuen hitza, baita Aitor Elexpuru Berako alkateak ere. Herritarrek lore eskaintza egin zuten Argaitzeko harrobi ondoan paratua dauden oroitarrian eta panelean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.