Etxalarko eta Berako emakumeek erakustaldia emanen dute Euskal Herriko bote luze txapelketako finalaren atarian

Ttipi-Ttapa

Berako eta Etxalarko emakumeak Mendialdeko I. Bote Luze txapelketako finalean, Sarako plazan. Orain, erakustaldia emanen dute Iruñean larunbat goizean, gizasemeen Euskal Herriko txapelketako finalaren aitzinetik.

Euskal Herriko bote luzeko gizonezkoen txapelketako finala jokatuko dute urriaren 31n, larunbatean 11:30ean hasita, Iruñeko Antoniutti Parkean. Bizkaiko eta Gipuzkoako gizasemeak izanen dira aurrez aurre, baina aitzinetik, Berako eta Etxalarko emakumeek ere erakustaldia emanen dute. Emakumeen txapelketa ofizialik ez da jokatzen, baina Mendialdeko I. Bote Luze txapelketako finalista izan ziren Etxalar txapelduna eta Bera txapeldunordea izanen dira aurrez aurre, errebantxa kutsua duen erakustaldian. Finala nahiz erakustaldia Youtube bidez ikusteko aukera izanen da, lotura honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun