Igandean 18:30ean hasiko da emanaldia elizan, Lesakako Organozaleak Elkarteak antolatutako IV. Udazkeneko Organo Zikloaren barrenean
Kontzertuaren lehenengo zatia koruan izanen da eta organorako eta abesbatzarako lanak uztartuko ditu, musika erromantikoa eta garaikidea zeharkatzen duen programa batekin, organo historikoaren
soinu aberastasuna ahotsen adierazkortasunarekin elkarrizketan jarriz. Bigarren zatian, Landarbaso Abesbatza aldarera iganen da hainbat musika estilo aztertzen dituen eta abesbatzaren moldakortasuna eta adierazpen-aberastasuna erakusten duen a cappella errepertorioa eskaintzeko.
Abenduaren 20an azkena
Udazkeneko Organo Zikloa bukatzeko, abenduaren 20an, Xabier Urtasun organista baztandarraren musika eta Olatz Saitua sopranoaren ahotsa aditzeko aukera izanen dute, igandean 18:30ean, elizan. Kontzertuetan sartzea: 5 euroko borondatezko ekarpena.