Bildutako dirua Saharako haurrei laguntza emateko proiektuetara bideratuta dago. Eskuz jositako panpina bakar eta bereziak daude ikusgai bertan, Olgak, haur hezkuntzako irakasle ohiak, egindakoak. Eskulan berezi hauetaz gozatu eta Sahararekiko elkartasun ekimen honekin bat egiteko gonbita zabaldu diote herritar guztiei.