Urriaren 30, ortziralea
Euskaldunak etxean arrotz dokumentala emanen dute 19:00etan liburutegian, eta ondotik, Irati Urdalleta egilearekin solasaldia izanen da.
Urriaren 31n, larunbata
Alde batetik, 11:30ean, liburutegian, Jakoba Errekondok eta Markel Arriolabengoak Zuhaitzak eta Arbolak liburua aurkeztuko dute. Eta bertzetik, 16:30ean, eskolako gimnasioan, haurrentzat instrumentu tailerra eta erromeria parte hartzailea eginen dituzte Aliritzi taldearekin.
Azaroaren 1a, igandea
Igandea, azaroaren 1a, egun handia izanen da, Ekaitza Elkarteak antolatuta, Baserritarren Egunaren XXX. edizioa eginen baitute. Horren bueltan, herritarrek merkatua eginen dute frontoian 09:30etik 14:00etara, eta plazan aziendak paratuko dituzte ikusgai. Gazta lehiaketa ere eginen dute eta ostatua ere paratuko dute frontoian. Horrez gain, goizean saldutako txartelekin bertako produktuez osatutako zarea zozketatuko dute.
19:00etan, berriz, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairekin Eskailerapekoa bakarrizketa izanen da gimnasioan.
Azaroaren 7a, larunbata
16:00etan partxis txapelketa eta 17:00etan mus txapelketa eginen dituzte Ekaitza Elkartean.
Azaroaren 8a, igandea
Bertso saio musikatua izanen da Kattin Madariaga, Joanes Illarregi, Ekhiñe Zapiain eta Jon Gurrutxaga bertsolariekin eta Andoni Mazizior eta Nahia Baylon musikariekin. 18:00etan eskolako gimnasioan da hitzordua.