AFONIA lanak isiltzen ari den ahots baten baitako istorioa kontatzen du. Atentzioa jarriz, oraindik aditu ahal den ahots baten istorioa.
Onomatopeia bidez adierazitako ezkila-jotze bakoitzaren esanahia kontatzeko asmoa islatzen du albumak
Etxepare Saria 2027
Hurrengo urteko sarietan lehiatu ahal izateko, haurrei zuzendutako album ilustratua aurkeztu behar da, testua eta irudia uztartuz, banaka edo taldeka. Obrak aurkezteko epea maiatza aldera itxi egiten da eta nahi bertze lan aurkeztu daitezke.
Ekainaren akaberan jakinarazten dira irabazleak, eta hauek 5000 euroko saria izateaz gain, Pamiela argitaletxearekin batera albuma argitaratzeko aukera izanen dute.
2027ko lehen hilabeteetan zehaztuko dituzte 2027ko Etxepare Sarian parte hartzeko oinarri zehatzak.