Astelehenean 17:00etan gatazkak eta harremanak landuko ditu Oihana Zabaletak Ikasnova gelan
Gatazkak eta harremanak landuko dituen hitzaldian, azalpen teorikoak eta jarduera praktikoak uztartuko ditu Oihana Zabaletak, gurasoek beren seme-alabek eskolan erabiltzen duten metodologia ezagutzeaz gain, esperientzia hori beren kabuz bizitzeko aukera izan dezaten. Elkarrekin ikasteko eta eskolako egunerokora hurbiltzeko aukera polita izanen da!, 17:00etatik aitzinera Irain Eskolako Ikasnova gelan. Saioa herritar guztiei irekia izanen da. «Animatu eta parte hartu!» dio Irain Guraso Elkarteak.