85 eta 90 urte bete dituzten bazkideak omendu ditu Lesakako San Fermin Elkarteak

Ttipi-Ttapa

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak omendutako bazkideak, beraien senideekin eta elkarteko zenbait kiderekin batera.

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak igande honetan ospatu du bere eguna. Ohi bezala, 85 eta 90 urte bete dituzten bazkideak omendu, bazkaldu, dantzatu eta urte osoan jokatutako txapelketako irabazleei sariak eman dizkiete. Omenaldian, Ioritz Iriarte Azpiroz dantzariak aurreskua dantzatu zuen, Karmele Apezetxea eta Joseba Etxepare txistularien doinupean.

Omenduak

85 urteko omenduak Juana Altzugarai Mitxelena, Encarnacion Legasa Etxeberria, Avelina Maia Juankorena eta Ramona Susperregi Otxoteko izan dira eta 90 urtekoak, berriz, Alejandro Zubieta Tapia eta Francisca Agesta Larretxea.

Ioritz Iriarte dantzariak Aurreskua dantzatu zien omenduei, Karmele Apezetxea eta Joseba Etxepare txistularien doinupean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun