'Arizona' antzerkia ikusgai larunbat arratsaldean Beran

Ttipi-Ttapa

Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreek Arizona antzerkia eginen dute larunbat honetan, urriaren 24an, Beran. Kultur etxean izanen da eta 19:30ean hasiko da. 

Honela dio sinopsiak: «Georgek eta Margaretek beren mugak defendatu behar dituzte. Bizilagunak hor daude, zelatan, deskuidurik txikienean noiz gurutzatuko esperoan… Baina erne egon behar dute, ezin dute guardia jautsi. Halako batean, Margaret galdera aunitz egiten hasiko da, gehiegi…eta beraien bizitza komikoa arruntean aldatzen hasiko da…».

Juan Carlos Rubioren testuak mugei, migrazioari, giza ergelkeriari eta manipulazioaren mugei buruzko gogoeta egiten du, bizitzaren basamortuan galdutako bi gizakiren arimaren erretratu tragikomikoa izateaz gain. 

Sarrera 10 euro ordaindu beharko da, eta aitzinetik lotura honetan sartuta erosten ahal da. Lerro hauek idazterakoan, hagitz eserleku gutti gelditzen dira libre. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun