Igandean Balmasedan jokatuko dituzte gizonezkoen nahiz emakumezkoen txapelketak, baita aizkolari gazteen txapelketa ere
Euskal Herriko gizonezkoen ingude altxatze txapelketan, beratarrarekin batera, Unai Goitia, Aimar Ardanza, Gorka Etxeberria eta Ibai Lopez ariko dira. Euskal Herriko emakumeen ingude altxatze txapelketan, berriz, Elisabeth Michelle Chertudi, Nerea Egurrola Hormaetxea eta Sara Asenjo Arrien ariko dira. Euskal Herriko aizkolari gazteen txapelketan, berriz, Beñat Senosiain Bikuña, Unai Valverde Romairone eta Jon Zaldua Elgarresta ariko dira.