Xorrotx eta fin

Suhar abesbatzaren emanaldia izanen da igande arratsaldean Igantzin

Xorroxin irratia

Duela hiru hamarkada abiatu zuen bere ibilbidea Giltzarri abesbatzak. Bidean, egitasmo, ateraldi eta kontzertu aunitz bizitakoa da. Hasieratik abesbatzan dagoenak inork baino hobeki kontatuko du... adibidez, Isabel Lacar zuzendariak ongi aski daki nolako urteak izan dituen abesbatzak. Giltzarri baino aunitzez gazteagoa da Suhar abesbatza. 2018an sortu zen eta urte guttitan, bertako eta mundu zabaleko hainbat esperientzia izaten ari da abesbatzaren munduan. Giltzarrik bere urtemugaren baitan, Suhar abesbatzaren kontzertua antolatu du. Igande honetan, Igantzin emanen du kontzertua. Esteban Urcelai Suhar koruko zuzendaria gonbidatu dugu gurera. Abesbatzaren ibilbideaz eta igandeko kontzertuaz aritu gara berekin.     

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun