Azaroaren 15a arte eman daiteke izena, urtarrilean hasiko da txapelketa eta finalak martxoaren 13an jokatuko dituzte
Izena emateko epea azaroaren 15era arte dago irekia, joseluistainta@gmail.com edo salaae@gmail.com helbide elektronikoetan. Txapelketa 2027ko urtarrilaren 10ean hasiko da eta martxoaren 13an jokatuko dituzte finalak Lesakako udal pilotalekuan. Kategoria guztietan lehiaketa irekia izanen da.
Gehienez 32 bikote onartuko dituzte kategoria bakoitzeko. Senior mailako partidak ortzegunetan jokatuko dituzte Lesakan eta gainerakoak igandetan eskualdeko pilotalekuetan.