Xorrotx eta fin

Elkarrizan: hartu, eman... baina bereziki elkarrekin izan

Xorroxin irratia

Bortzirietako Elkarrizan elkarteak 20 urte baino gehiago daramatza boluntario lanetan. Azken hilabeteetan, berriki aurkeztu duten kanpaina prestatzen aritu dira. Boluntariotza sustatzea eta Bortziriak komunitate parte hartzaile eta solidario gisa indartzea, gero eta jende gehiagok parte har dezan... horixe da kanpainaren helburua. Guk ere agerraldiko hitzak hartu eta eman genituen gure albistegietan. Kanpainaren nondik norakoak aztertzeko, Jokin Apezetxea Azkarate Bortzirietako gizarte langilearekin mintzatu gara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun