Arantzako txertaketa urriaren 28an eginen dute, asteazkenean, 10:10etik 14:00etara, Herriko Etxeko lehenbiziko solairuan. Irisgarritasun arazoak dituztenei kotxean txertatzeko aukera emanen diete.
Astelehen honetan hasi dira gripe eta Covid-19aren txertaketa kanpainarekin. Beran eta Lesakan astean bi aldiz eginen dituzte txertaketak, eta Igantzin eta Etxalarren egunero, erizainarekin txanda hartuz gero. Arantzan, ordea, kontsultategia itxia dago, baina herritarrei herrian txertatzeko aukera emateko, heldu den astean egun bat hitzartu dute.
Arantzako txertaketa urriaren 28an eginen dute, asteazkenean, 10:10etik 14:00etara, Herriko Etxeko lehenbiziko solairuan. Irisgarritasun arazoak dituztenei kotxean txertatzeko aukera emanen diete.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.