Lesakako Irakurraldi Jarraituaren I. Jaialdia eginen dute urriaren 23an liburutegian

Ttipi-Ttapa

Ortziralean, zortzi orduz segidan, ozen irakurtzen ariko dira Lesakako liburutegian.

Urriaren 24an Lesakako Liburutegiak hamar urte beteko ditu Harriondoa kultur etxean. Bezperan, urriaren 23an, ortziralez, ospakizun besta handia antolatu dute, Lesakako Irakurraldi Jarraituaren I. Jaialdia. Liburutegian bildu eta 12:00etatik 20:00etara, elkarrekin ozen irakurtzen ariko dira irakurzaleak. Goizean ttikiak izanen dira protagonista eta arratsaldean helduak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun