Maddi Ane Txoperena Iribarren, Estitxu Fernandez Maritxalar, Erika Lagoma Pombar, Mikel Taberna Irazoki eta Iban Garro Alzuri idazle lesakarrek Lesakako Irakurraldi Jarraituaren I. Jaialdian parte hartuko dute, hainbat herritarrekin batera, bertako Liburutegi Publikoak Harriondoa kultur etxean hamar urte beteko dituelako urriaren 24an, Liburutegien Nazioarteko Egunarekin batera.
Aipatutako idazleen testuez gain, Mikel Rodriguez Landa eta Gaizka Sarasola Iartzabalenak irakurriko dituzte ospakizunean.