Hainbat tramite ofizial egiten laguntzeko zerbitzua eskainiko dute Etxalarren urriaren 23an

Ttipi-Ttapa

Argazkia: Magnific.

Administrazioa zugandik gertu ekimenaren barnean, ortzirale honetan Ziurtagiri Digitala eta Cl@ve sistema eskuratzeko edota Gizarte Segurantzaren, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren zenbait tramite egiteko aukera emanen dute Etxalarko herriko etxean.

Zehazki, honako hauek izanen dira ortzirale honetan Etxalarko herriko etxean eskainiko diren zerbitzuak: 

  • Ziurtagiri digitala edota Cl@ve / identitate elektronikoa eskuratzea.
  • Gizarte Segurantzarekin lotutako kontuak argitzea: tramiteei buruzko informazioa, bizi laborala, kotizazio oinarrien txostenak, erretiro pentsioaren adinaren eta zenbatekoaren simulazioa, prestazio diferenteen eskaerak eta Europako osasun txartela eskatzea.
  • Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren tramiteak: prestazioen eskaera, datuen kontsulta eta aldaketak eta ziurtagiriak.
  • Trafiko Zuzendaritza Nagusiarekin zerikusia duten kontuak: ibilgailuen altak, bajak zein titulartasun aldaketak; partikularren arteko nekazaritza ibilgailuen transferentziak; ibilgailuen, gidariaren historialaren eta puntuen txostenak; eta ibilgailuen zein gidarien helbide aldaketak.
  • Herritar karpetaren funtzionamenduari buruzko informazioa.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH), Lehen Hezkuntza (LH) edota Batxilergo tituluen homologazioaren inguruko informazioa.

Zita eskatzeko epea irekita dago. Horretarako 948 365 386 zenbakira deitu edo 621 253 364 zenbakira Whatsapp bat bidali behar da. Hori bai, hitzordura joaterakoan oroitu Nortasun Agiria, AIZ ziurtagiria edo pasaportea eraman behar dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun