Altzatetarren Dorrearen Akademia elkartearen solasaldiak urriaren 21ean hasiko dira

Ttipi-Ttapa

Uda partean eskaini zituen memoria ibilbideak Fernando Mikelarenak. Orain, ikastaroaren barrenean, hitzaldiak eta ibilaldi historikoak ere eskainiko ditu.

1936ko udan eta udazkenean Beran izandako errepresio politikoa izanen du hizpide Fernando Mikelarenak asteazken arratsaldean Berako Kultur Etxean eta ortzegunean online.

Altzatetarren Dorrearen Akademia Elkarteak 1936ko udan eta udazkenean Nafarroako Bidasoaldean izandako Errepresioari buruzko Udazkeneko Ikastaroa antolatu du. Ikastaroak bi modalitate ditu: presentziala eta online, konferentziak egiten diren lekura joaterik ez dutenentzat.

Modalitate presentzialean hiru hitzaldi izanen dira.

  • Lehenengo hitzaldia: La represión política en Bera en el verano y otoño de 1936, Fernando Mikelarenak. Kultur Etxeko Erakusketa Aretoa, urriaren 21ean, asteazkena, 19:00etan.
  • Bigarren hitzaldia: Iturengo hiru jeltzaleen hilketa eta Berako harrobiko fusilamenduak, Fernando Mikelarenak. Beralandeta, urriaren 28an, asteazkena, 19:00etan.
  • Hirugarren hitzaldia: Gazteluko krimena, Fernando Mikelarenak. Beralandeta, azaroaren 4an, asteazkena, 19:00etan.

Online hitzaldiak

Online modalitateko hiru hitzaldi horiek Google Meeten bidez emango dira, eta esteka akademiadelatorredelosalzate@gmail.com helbidean eskatu ondoren lortuko da. Online modalitateko hitzaldien egutegia hauxe da:

  • Lehenengo hitzaldia: Errepresio politikoa Beran 1936ko udan eta udazkenean Fernando Mikelarenak emana. Urriaren 22an, ortzeguna, 19:30ean.
  • Bigarren hitzaldia: Iturengo hiru jeltzaleen hilketa eta Berako harrobiko fusilamenduak, Fernando Mikelarenak. Urriaren 29an, ortzeguna, 19:30ean.
  • Hirugarren hitzaldia: Gazteluko krimena, Fernando Mikelarena. Azaroaren 3an, asteartea, 19:30ean.

 

Ibilaldi historikoak urriaren 24an eta 31n

Bi modalitateetarako jarduera osagarri gisa, urriaren 24an (gaztelaniaz) eta urriaren 31n (euskaraz), larunbatak, Fernando Mikelarenak Al rescate de Baroja eleberriaren ibilaldi historiko bana eginen du Beran, 11:00etan, Altzate plazatik abiatuta. Horrez gain, azaroaren 1ean, igandea, 11:00etan, Berako harrobiaren inguruan, Berako harrobiko fusilatutakoei omentzeko hitzaldi-omenaldi bat eginen dute.

Informazio gehiago Elkartearen blogean https://academiadelatorredelosalzate.blogspot.com

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun