Nafarroako Kluben Arteko Mendi Lasterketa Txapelketan emakumezkoetan txapeldunorde izan da Manttale

Ttipi-Ttapa

Manttalek ordezkaritza zabala izan zuen larunbatean Basajaun Trail proban. Nafarroako Klub Arteko Mendi Lasterketa Txapelketan, emakumezkoetan bigarren eta gizonezkoetan laugarren izan zen Berako kluba.

Gizonezkoetan laugarren izan zen Berako kluba larunbatean Galdeanoko Basajaun Trailen erabakitako txapelketan.

Nafarroako Kluben arteko Mendi Lasterketa Txapelketa erabaki zen larunbatean Galdeanoko Basajaun Trail probako 23 kilometroko lasterketan. Manttale taldea bikain ibili zen, eta Maddalen Jimenezen eta Ainhoa Etxegarairen hirugarren eta laugarren postuei esker, taldekako bigarren postua lortu zuen, Hiru Herriren gibeletik. Gizonezkoen sailkapenean, Manttale laugarren izan zen, Txantrea Trail irabazlearen, Ipar Haizearen eta Hiru Herriren gibeletik.

Maddalen Jimenez eta Ainhoa Etxegarai, hirugarren eta laugarren izan ziren Galdeanon eta bigarren postua eman zioten Manttaleri Nafarroako klub arteko txapelketan.

Txapelketaren ibilbidea 23 kilometrokoa izanik, Maddalen Jimenez eta Ainhoa Etxegarai hirugarren eta laugarren postuan gelditu ziren eta, horri esker, txapeldunorde izan zen Manttale. Gizonezkoen sailkapenean lasterka aritu ziren Ibon Erdozain (10.), Julen Errandonea (11.), Luken Urtxegi (14.), Oihan Pikabea (19.), Anjeltxo Aranibar (59.) eta Mikel Aldazabal (86.). Sailkapen orokorrean laugarren izan zen Manttale.

Manttaleko korrikalariak Galdeanon.

 

13 kilometroko lasterketan Haitz Telletxea hirugarren

Manttaleko ordezkaritza izan zen 13 kilometroko lasterketan ere, eta podiumera igatea ere lortu zuen, Haitz Telletxeak hirugarren postua lortu baitzuen. Gainera, Juanra Pikabeak (40.), Patxi Pikabeak (75.) eta Nahia Pikabeak ere (8. emakumezkoen sailkapenean) parte hartu zuten.

13 kilometroko proban hirugarren izan zen Haitz Telletxea (kokoriko) eta Pikabeatarrak, Basajaunekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun