Labiaga-Tantirumairuko ikasleak bigarren Nafarroa Oinezeko erronkan

Ttipi-Ttapa

Berako eta Lesakako ikastoletako ikasleak kontent bigarren postuarekin. Goitian, ezkerretik eskuinera, Xabier Garro Lasheras kapitaina, Alex Arredondo Sevilla, Mare BEreau Iturralde, Ninbe Goikoetxea Sagastibeltza, Oskia Iparragirre Goia, Ane Sarobe Agirre, June Gartzia Garraus eta Sara Lazkanotegi  Gabikagoxeaskoa. Beheitian, Ane Lazkanotegi Gabikagoxeaskoa, Intza Sagardia Oiarzabal, Nahia Ubiria Artola, Alazne Errandonea Irigoien, Uxua Lekuona Errandonea, Eneritz Etxepare Sein eta Iraia Errandonea Irigoien kapitaina.

Nafarroa Oinez ospatu zen igandean Zizur Nagusian, Vianako Erentzun eta Zizur Txikiko San Fermin ikastolek antolatua, Bidean bat gara lelopean. Besta giro bikainaren tartean, azken urteetan bezala, lehiarako tartea ere izan zen, baina beti ere kirola eta elkarbizitza ardatz hartuta, Oinez Erronkan. Berako Labiaga eta Lesakako Tantirumairu ikastolako ikasleek osatutako taldeek bigarren saria lortu zuten, inoiz lortu duten posturik onena, Jaso Ikastolaren gibeletik. Hirugarren postua Tafallako Garcés de los Fayos ikastolak eskuratu zuen.

Labiaga-Tantirumairu taldeko kapitainak izan ziren Xabier Garro Lasheras eta Iraia Errandonea Irigoien.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun