Espainiako Disko Golf txapelketa irabazi du Baxi Basajaunako Iñaki Gonzalezek

Ttipi-Ttapa

Baxi Basajaunako Iñaki Gonzalez Olaizola, bere kategorian bigarren eta hirugarren izan ziren Javier del Riego eta Leonardo Montillarekin batera.

Joan den asteburuan jokatu zen Cadizko Costa Ballenako Parque de Los Lagos zelaian Espainiako XIV. Disko Golf Txapelketa, Puerta de Doñana elkarteak antolatua. Baxi Basajauna taldeko kirolari bakarra hoan zen, Iñaki Gonzalez Olaizola, baina txapeldun suertatu zen MP60 kategorian, urriaren 10, 11 eta 12an jokatutako hiru txandatan nagusitu ondotik.

MP60 kategorian lortu zuen garaipena, MP50ko kopako saria hartu eta gero

Aitzinetik, urriaren 9an egindako jokalarien bileran, Espainiako Kopako saria ere eman zioten Iñaki Gonzalez Olaizolari, kasu honetan, MP50 kategorian irabazi du eta. Izan ere, kopan apuntatu eta gero, otsailean bete zituen 60 urteak.

Iñaki Gonzalez, Espainiako Kopako MP50 kategoriako garaileari emandako sariarekin.

Gogoratu behar da 2027ko Espainiako Disko Golf Txapelketa Igantziko Irrisarri Landen antolatuko duela Baxi Basajaunak datorren urteko urriaren 10etik 12ra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun