Osteoporosia «gaixotasun isila eta kronikoa» dela argitu du du Lesakako Osasun Zentroak, «hezurrak ahultzen ditu eta haustura arriskua handitzen du, sintomarik agertu gabe». Zehaztu duenez, «bizkarrezurra, aldaka eta eskumuturra dira osteoporosiak gehien kaltetzen dituen eremuak, eta bereziki, aldakaren haustura da larriena». Datu batzuk ere eman ditu: «Hausturen % 61 emakumezkoei gertatzen zaizkie. Emakume postmenopausikoek patologia hau izateko arrisku handia dute».
Horren gibelean, hainbat kausa izaten ahal direla esplikatu du: «kaltzio eta D bitamina falta, tabakoa, alkohola, sedentarismoa eta pisu baxua arrisku faktoreak dira, baita hormona aldaketak ere». Horri lotuta, «kaltzioa eta D bitamina ezinbertzeko bikotea» direla gehitu du: «Kaltzioak hezurrak indartzen ditu eta D bitaminak horren xurgapena eta kaltzifikazioa bermatzen du».