Etxalarko usategietako igande bezperarako besta busa antolatu dute

Ttipi-Ttapa

Asteburu berezia Etxalarren urriaren 17an eta 18an.

Bortzirietako mankomunitateak Etxalarrera, usategietako igande bezperara, joateko besta busa antolatu du larunbat honetarako, urriak 17. Bortz euroren truke joan-etorria egiteko aukera izanen da. Antolatzaileek jakinarazi dute ez dela inolako errespetu faltarik onartuko eta zerbitzua erabiliko duten adin ttikikoei gertatu ahal zaizkien bizipenak gurasuen ardurapekoak izanen direla.

Urriak 17an izanen den Etxalarko usategi bezperara joateko Besta busaren ordutegia:

Bera-Lesaka-Etxalar

Joateko zerbitzua

  • 22:30ean Bera (Toki Ona eta Agerra)
  • 22:45ean Lesaka (Suhiltzaile parkea)
  • 23:00etan Etxalar (Landaburua)

Bueltarako zerbitzua

  • 03:15ean Etxalar (Landaburua)
  • 05:15ean Etxalar (Landaburua)

Arantza-Igantzi-Etxalar

Joateko zerbitzua

  • 23:30ean Arantza (Aparkalekua)
  • 23:45ean Igantzi (Bi-bidean)
  • 00:00etan Etxalar (Landaburua)

Bueltarako zerbitzua

  • 04:00etan Etxalar (Landaburua)
  • 06:00etan Etxalar (Landaburua)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun