Xorrotx eta fin

Erre, musika aditzeko gunea

Xorroxin irratia
Ekainaren erdialdera aurkeztu zuten Erre egitasmoa Beran, industria musikalak eragin duen prekarietateari, lehiakortasunari eta kontsumoari aitzin egiteko, ihesbide moduan. Euskal Herriko musikari, kolektibo eta musikazaleak elkartu nahi dituen komunitate autogestionatua. Streaming plataformen gibelean dauden interesetik aldenduz sortu zuten egitasmoa.
Hilabete batzuk pasa badira ere, Erre proiektuaren inguruko xehetasunak hartzeko, sustatzaileetako bat, Mikel Zubieta Erkizia beratarra, gurean izan dugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun