Berako saihesbidea egiteko ia 5 milioi euroko aitzinkontua onartu du Nafarroako Gobernuak ondoko bi urteetarako inbertsio programan. Aspaldi ari zen Berako herriko etxea Eztegarako trafikoa desbideratzeko obraren bigarren fasea egiteko finantziaziazioa lortzeko eginahalean. Dirulaguntza erdietsirik, 2028 bukaerarako eginen dute saihesbidea. Berria jakin berritan Aitor Elexperu Berako alkatearekin mintzatu gara.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.