Patxi Vila txirrindulari beratarraren omenez bosgarren aldiz antolatutako VilaBira klasikoa proba egin zuten urriaren 11n Hondarribian. Mila txirrindulari baino gehiagok hartu zuten parte eta proba hasi baino lehen, omenaldia eskaini nahi izan zioten antolatzaileek Bixente Igarzabal zenari. Kirolari lesakarraren senideak, arreba eta iloba, izan ziren irteeran eta Igarzabalen argazkiekin osatutako koadroa oparitu zieten antolatzaileek, baita aurreskua dantzatu ere. Txirrindularien artean, Beti Gazteko aunitz izan ziren.
Txirrindulariek bi ibilbide izan zituzten aukeran, 84 kilometrokoa eta 115 kilometrokoa eta bietan ere eskualdeko mendi kaskoak igo behar zituzten, Agiña, Aritxulegi eta Jaizkibel laburrean eta Lizuniaga, Lizarieta, Agiña, Aritxulegi eta Jaizkibel luzean.