Berako Espidobaita elkartearen 30 urteak ospatzeko eguna bihar

Ospakizunez betetako eguna bihar Beran Espidobaitak betetako hiru hamarkadak omentzeko.

Egun guztiko egitaraua antolatu du Espidobaita Elkarteak 30 urteak goraipatzeko. Bihar, urriaren 10a, larunbata, 9:00etan, hasiko dute eguna mendi itzuliarekin Mandelara, goitin ekitaldia eginez. Ondotik, 12:30ean, poteo musikatua izanen dute Uraldean, 14:30ean Espidobaitan eginen den bazkarira ailegatu arte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun