Azaroaren 7an Lesakan eginen den Bertso Gaztaina-jatearen izen ematea irekita

Ttipi-Ttapa

Udazkena ate joka eta gaztainak eta bertsoak azaroaren 7an bor-borka.

Azaroaren 7an, larunbata, 20:00etan, Lesakako Basurde elkartean eginen den Bertso Gaztaina-jatearen izen ematea dagoeneko zabalik da. WhatsApp bidez 618 96 30 11 zenbakira idatziz hartu beharko da afari-meriendarako lekua. 10 euroren truke, gaztaina eta giro ederrez gozatzeko aukera izanen da. Aiala Martin eta Amets Arzallus izanen dira bertan kantari, Luken Urtxegi igantziarra berriz, gaiak jartzen arituko den bitartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun