Berako abesbatzaren ate irekiak urriaren 13an Isidoro Fagoaga Musika Eskolan

Ttipi-Ttapa

Taldean kantatzeko aukera ezin hobea izanen da asteartean Berako abesbatzaren ate irekieran. Argazkian, Berako Abesbatzakoak elizan kantari, bestetako egun handian.

Hurrengo asteartean, urriak 13, Berako abesbatzak ate irekiak eginen ditu Isidoro Fagoaga musika eskolan, 19:00etan. Abesbatzaren ateak irekiko dituzte jende berriari beraiekin kantatzeko gonbita zabalduz. Edonor bertaratu ahal izanen da astearteko saio irekira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun