Emakumeentzako ibilketa nordiko ikastaroa eskainiko dute urriaren 17an Lesakan

Ttipi-Ttapa

Emakumeentzako ibilketa nordiko ikastaroa eginen dute urriaren 17an Lesakan.

Emakumea eta kirola izenburupean, ibilketa nordiko edo ipar martxa ikastaroa emanen dute urriaren 17an Lesakan. Lesakako Udalak eta udal kiroldegiak antolatu dute doako tailerra, Nafarroako Gobernuko Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren babesarekin. Larunbatean 10:30etik 12:30era eginen dute, baina izena emateko epea urriaren 14ra arte dago zabalik, Lesakako Udal Kiroldegian (948 63 74 00 telefonoa).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun