Ur mozketak eginen dituzte gaur goizean Berako karrika batzuetan

Ttipi-Ttapa

Berako Udalak jakinarazi duenez, gaur, ortzeguna, 10:30etik 12:00etara ur mozketak eginen dituzte herriko hainbat tokitan. Ur ihes bat moldatzeko eginen dute. 

Zehazki, Matzada Karrikako 7, 13, 31, 33, 10 eta 12 zenbakietan, Matzada zeharbideko 5 zenbakian, Kattonhaundi eta Kattonzabal karriketan, eta Hegoalde karriako 11, 13, 15 eta 17 zenbakietan eginen dituzte mozketak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun