Etxebizitzak birgaitzearen inguruko bilera irekia eginen dute ostiralean Lesakan

Ttipi-Ttapa

Lesakarrak doako jarraipena, aholkularitza eta laguntza eskuragarri ortziralean Eskol Ttikin. 

Etxebizitzak eraberritzeari buruzko laguntza eta aholkuak emanen dituzte ostiralean, urriak 9, Lesakan eginen den bilera informatiboan. 18:00etan izanen da herritarrentzat antolatutako saio irekia Eskol Ttiki eraikinean.

Bertzeak bertze, irisgarritasuna, birgaitze energetikoa, energia berriztagarriak eta instalakuntza termikoen berrikuntzaren inguruan mintzatzeko aukera izanen da bertan. 

Lesakako Udalak, Nasuvinsarekin eta Elena taldearekin elkarlanean egin du hitzordua ortziralean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun