Ikamak Baztan-Bidasoko herri eskola antolatuko du urriaren 12an Beran

Ttipi-Ttapa

Ikama ikasle antolakunde abertzaleak Baztan-Bidasoko herri eskolak antolatu ditu urriaren 12an, «jaiegun arrotzaren aitzinean gure desadostasunak aldarrikatzeko». Berako Espidobaita elkartean izanen da jardunaldia eta goizean hasiko da egitaraua.

10:30ean herri eskolaren aurkezpena eginen dute. 11:00etan ikasle mugimenduaren historia kontatzen duen dokumentala proiektatuko dute, eta ondotik horri buruzko mahai ingurua eginen dute. 12:30ean poteoa eginen dute, 14:00etan bazkaria eta ondotik mural margotzea. Bazkarian izena emateko 622 672 147 zenbakira idatzi beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun