Berako Mugara Arkitekturaren Lamixeneko biltegiaren proiektua bi sari handitarako izendatu dute

Ttipi-Ttapa

Mugara Arkitektura Estudioak diseinatutako Berako Lamixene nekazaritza biltegia, kanpoko aldetik. Argazkia: Aitor Estevez

Ander Rodriguez Korta herriko arkitektoaren Mugara arkitektura estudioak Lamixenen (Beran) eraikitako nekazaritza biltegia berriki Egurtek 2026 sarietarako izendatu dute, zurarekin egindako arkitektura eta eraikuntza saritzen duen nazioarteko foroaren hamaikagarren edizioan. Basque Quality atalean hiru finalistetako bat da eta sari banaketa urriaren 28an eginen dute, Bilboko BECeko Luxua pabiloian.

Egurtek eta Arquia Proxima sariak eskura ditzake Ander Rodriguez Kortaren proiektuak urri hondarrean

Aldi berean, Arquia Fundazioaren eskutik, Espainiako eta Portugalgo proiektuak biltzen dituen X. Arquia Proxima 2026 Sarietarako 24 finalisten artean izendatu dute, urriaren 23tik 26ra Bartzelonan eginen den jaialdirako. Sari nagusia 15.000 eurokoa da.

Bi sari garrantzitsu eskura ditzaken biltegia, barreneko aldetik. Argazkia: Asier Gogortza

Gogoratu behar da Espainiako Arkitektoen Elkargoaren Kontseilu Gorenak (CSCE) 2026ko Arkitektura Sarietarako ere izendatu zuela proiektu hau apirilean, arkitektura iragankorra atalean. Ander Rodriguez Korta arkitektuak doenez, «ez genuen saria lortu, baina sari hauetan denetan azken koxkan egotea hagitz zaila da. Arquia Proximan adibidez 1.200 proposamen inguru izaten dira». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun