Zilarrezko Euskadi saria irabazi du Maddi Ane Txoperenak ‘Zaldi bat’ nobelagatik

Ttipi-Ttapa

Maddi Ane Txoperenak Zilarrezko Euskadi Saria irabazi du euskarazko narratibaren kategorian, 'Zaldi bat' nobelarekin.

Maddi Ane Txoperena idazle lesakarrak Zilarrezko Euskadi saria irabazi du euskarazko narratibaren kategorian, Zaldi bat (Txalaparta) bere hirugarren lanagatik. Sariak urriaren 13an hartuko du, Donostiako Fermin Kalbeton kaleko Elkar liburu dendan. 

Gipuzkoako Liburu Denden Elkarteak euskarazko narratibaren kategorian emanen dio saria urriaren 13an

Iraganeko harremanez, amatasunaz, adiskidetasunaz, maitasunaz, heriotzaz, doluaz eta Lesakako testuinguruaz mintzo da Maddi Ane Txoperenaren Zaldi bat (Txalaparta) nobela, Hendaian sortu eta Lesakan bizi den idazlearen hirugarrena. Kontakizuna zatika antolatua dago, eta istorioa harilkatzeko trebezia aitortu dio Gipuzkoako Liburu Denden Elkarteak: «Tramen eta pertsonaien puzzle bat da, erritmo arritmiko baina musikala duena».

Ibai eta Eneko Iztueta anaiek eta Aritz Vieitesek, berriz, komiki eta album ilustratuaren kategorian irabazi dituzte sariak, Kontua eta zikina. Euskal pop noir bat (Txalaparta) liburuagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun