Liburutegia Harriondoa Kultur Etxera eraman zela hamargarren urteurrena ospatzeko zortzi orduz ozen irakurtzen aritu nahi dute
Ekimena aitzinera eramateko, lesakarren parte hartzea ezinbertzekoa denez, herritar guziak ditu dituzte emanaldian parte hartzera. Goizean ttlkiak izanen dira protagonista eta arratsaldean helduak.
Izen emateko epea urriaren 5ean, astelehenean bukatuko da. biblioteca.lesaka@navarra.es helbide elektronikoan eman behar da izena, egun horretan, arratsaldeko lauetatik zortzietara, norberak zein ordutan posible izanen duen zehaztuz.