Urriaren 4an, igandea, 12:30ean, Bertso pilota jaialdia eginen da Etxalarren. Mikel Goñi, Urruzola, Bengoetxea eta Azanza arituko dira pilotalekuan jokoan, eta Maddi Ane Txoperena eta Unai Gaztelumendi berriz, mikrofonoaren aitzinean ibiliko dira pilotalekua bertsoz alaitzen. Altxata kultur elkarteak eta Bortzirietako Mankomunitateak antolatu dute Udazkeneko Kultur egunen parte den Bertso pilota jaialdia.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.