Urriaren 15ean izanen den Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna gogoan, Landa eremuko emakumeak erabakiguneetan lelopean egiten ari diren kanpainarekin bat egin dute Baztanen, Bortzirietan eta Malerrekan-Bertizaranan. Hainbat hitzordu antolatu dituzte eta horietako bat izanen da larunbat honetan Arantzan eginen duten antzerkia.
Helduentzako clown ikuskizuna da; ikuspegi feministatik eta umorea ardatz hartuta, amatasunaren, familia osatzearen eta gizarte itxaropenen inguruan emakumeek bizi dituzten tentsio, presio zein kezkak agerian paratzen ditu.