'Balkoi atzean emakumeak kantari' antzezlana urriaren 3an Beran

Ttipi-Ttapa

Lehenagoko bizipenak oholtzaratuko ditu Adriana Salvok larunbatean Beran.

Adriana Salvok egindako ‘Balkoi atzean emakumeak kantari’ antzezlana izanen da larunbat honetan, urriaren 3a, 17:30ean, Berako Kultur Etxean. 7 euroren truke ikusi ahal izanen da antzezlana eta 12 urtetik gorako pertsonak sartu ahal izanen dira soilik. Sarrerak dagoeneko PatronBase plataforman daude eskuragarri.

Autobiografiak, dokumentu antzerkiak eta objektu antzerkiak bat egiten dute lan honetan. II. Errepublikako emakume artisten oroimena eta duintasuna aldarrikatuz eta eremu pribatura baztertu zituzten emakumeen testuinguruak eta bizitzak mahaigaineratuz. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun