Ostatu gisa, urtarrilaren 31n baja eman genuen, momentu horretatik aurrera ez genuelako zerbitzu hori erabiltzen segitzeko asmorik. Baja data horretan emanda ere, basurari dagokion seihileko osoko kuota (848,18€) ordaintzera behartu nahi gaituzte (hilabeteko zerbitzuagatik seihileko osoa).
Hau al da hainbeste aipatzen duzuen herriko komertzio ttikiak laguntzea? Lotsagarria da.
Gure ustez, egoera honek hausnarketarako bidea ematen du. Baja urtarrilaren 31n formalizatu bada, zergatik ordaindu behar da ondorengo hilabeteetako zerbitzu bati dagokion kuota osoa? Ez dugu zalantzan jartzen zerbitzuaren kostua edo gastuei aurre egiteko beharra, baina ez dugu bidezkoa ikusten zerbitzua urteko lehen hilabetean bertan utzi duen ostatu batean seihileko osoa kobratzea.
Horregatik, gure kasua publiko egitea erabaki dugu, antzeko egoeran egon daitezkeen beste ostatu edo establezimenduek ere beren eskubide eta betebeharren berri izateko.
Uste dugu administrazioen eta zerbitzu publikoen ordainketa sistemek egoera errealetara egokitzeko aukera izan beharko luketela, batez ere, baja data argi eta garbi jakinarazten denean.
Lesakako Herriko Etxera joan ginen azalpenak eskatzera eta zuzenean Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitatearen kontua zela erran ziguten. Eta Mankomunitatearen erantzuna horixe izan da.