Xorrotx eta fin

"Saihesbiderako 5 milioi lortzea zaila da, baina parlamentariak arazoaz jabetu dira"

Xorroxin irratia

Berako Altzaten eta erdigunean bizi den trafikoaren arazoa ezagutzeko, Nafarroako Parlamentuko Lurralde Antolaketa Batzordeko ordezkariak Berara joan ziren atzo, udalak egindako gonbitari erantzunez. Esteban Agirrek, hirigintza zinegotziak, bilkurari buruzko balorazio ona egin du, parlamentariak arazoaz jabetu zirelako, eta  lanen bigarren fasea egin ahal izateko 5 milioi euroko finantziazioaren beharraz mintzatu ahal izan zirelako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun