Gure Txokoa Elkarteak hogeita hamahirugarren aldiz antolatutako Berako Mendi Bizikleta Ibilaldia eginen dute urriaren 3an, larunbatean 09:30ean abiatuta. Ibilbide arruntak 35 kilometro luze eta 1.200 metroko desnibela izanen ditu. Oraindik gogorragoa egin nahi dutenek, 40 kilometro luze eta 1.500 metroko desnibela duen Rokanrol ibilbidea ere izanen dute. Haurren ibilbideak, azkenik, 9 kilometroko ibilbidea izanen du. Oraindik izena eman daiteke rockthesport.com webgunean (urriaren 2ko 15:00 arte).