Etxalarko Larraburua elkarteak Baionara ateraldia eginen du larunbatean

Ttipi-Ttapa

Baionako herrigunea. Urriaren 3an Etxalarko jubilatuak joanen dira bisita egitera. Argazkia: David Villafruela (Wikimedia)

Etxalarko Larraburua Elkarteak Baionara irteera antolatu du, kulturaz, gastronomiaz eta ondareaz gozatzeko helburuarekin. Herritik 08:00etan atera eta 10:00etan Baionan bisita gidatua eginen dute. Bazkaldu ondotik Hendaiako Abadia gaztelua ikusteko aukera izanen dute. Bazkideek 55 euro eta bazkide ez direnek 60 euro ordaindu beharko dute. Ordainketa egunean berean egin beharko dute autobusean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun