Joan den irailaren 11n, Bortzirietako euskalduntze kanpaina aurkeztu zuten Beran. Bortzirietako Euskaltegian izena emateko epea asteazkenean akitzen da, beraz, izena emateko azken egunak dira. Aurten berritasunak izanen dira mankomunitatearen dirulaguntza deialdian. Euskara ikasleek bi data hartu behar dituzte kontuan, mankomunitatearen dirulaguntza eskatzeko epea urriaren 9ra arte egonen da irekita eta Euskarabidearen dirulaguntza eskatzekoa azaroaren 3ra arte. Bertzalde, kanpainari hasiera emateko euskara zerbitzuak eta Bortzirietako Euskaltegiak D’Capricho bikotearen kontzertua antolatu zuten. Xehetasun guztiak Urko Ikardo Enparan Bortzirietako euskara teknikariak eman dizkigu.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.