Dantza emanaldiarekin hasi zuten eguna egungo dantzari eta dantzari ohiek parte hartuz Berako Plazan egin zen emanaldian. Ondotik, mutxikoak izan ziren bertan. Egun guztiko egitarauari eman zioten segida Toki Onako estalpean, eta bertan, bazkaria, erromeria eta elektrotxarangaz gozatzeko aukera izan zuten. Egun borobila izan zuten Beratarrak larunbatean eta Dantza taldeak herriari eskerrak emateko aprobetxatu zuen.