Irailaren 30ean, asteazkena, 19:00etan izanen da bilera Beralandetan. Topaketa honen helburu nagusia herritarrei eraikinak birgaitzeko dauden laguntza publikoak eta zerbitzuak azaltzea da.
Berako Udalak, Nasuvinsa erakundeak, Elena Taldeak eta Nafarroako Gobernuaren Biziberri sareak herritarrei zuzendutako saio ireki bat antolatu dute Berako herritarrei eraikinen eta etxebizitzen birgaitzeari buruzko informazioa emateko.
Irailaren 30ean, asteazkena, 19:00etan izanen da bilera Beralandetan. Topaketa honen helburu nagusia herritarrei eraikinak birgaitzeko dauden laguntza publikoak eta zerbitzuak azaltzea da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.