Duela sei urte hasitako bidetik, urrian berriz ere auzo batzarrak deitu ditu Lesakako Udalak. Bertan, hainbat gairen inguruko kezkak eta iritziak udal ordezkariekin elkarbanatzeko aukera izanen dute eta herritarrak parte hartzera deitu ditu udalak.
-
Urriaren 1ean, ortzegunean 18:30ean eginen dute lehena Alkaiagako Zelaian, Alkagaiako eta Zalaingo bizilagunei zuzendua.
-
Urriaren 2an, ortziralean 18:00etan, Legarbaratzean (lau blokeetan), Otsango, Landazelaieta, Azkaine eta Albistur karrikak eta Itturrunzubiko plazattoan 19:30ean, Antoiu, Koskontako bidea, Itturunzubi, Pepito Iantzi eta Albistur karriketako bizilagunekin bilduko dira.
-
Urriaren 4an, igandean 11:00etan, Plaza Zaharrean (euria eginez gero, herriko etxeko arkupeetan), Albistur, Zarandia, Arretxea, Ote, Pikuzelaia eta Sumusa karrikak eta Beheko Plaza, Plaza Zaharra eta Plaza Berria.
-
Urriaren 15ean, ortzegunean 19:00etan Linddurren bordan, Nabaz, Katazpegi, Zala, Auzoberri, Endara, Frain, Izotzaldea eta Otsango auzoak.
-
Urriaren 16an, ortziralean 18:00etan, Bittiriko plazan, Bittiriko plaza, Bittiria eta Garaikomendi karrikak eta 19:30ean Eltzetako plazan, Eltzeta, Arratzubi, Biurrana eta Martxanpaita karrikak.